Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kritika literarioa

Kritika Literarioa

Pololoak. Poxpoliñen lurriña

Patxi Gallego Errenterian, (Gipuzkoa) jaio zen 1973ko apirilaren 10ean eta komikigile Gipuzkoarra da.
Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako.
2004an hasi zen "Xabinaitor" ("Pololoak"), super-heroiaren inguruko umore trilogia sortzen. Helduentzako euskarazko komikiak dira eta historian mugarri izan dira.
Beste lan batzuk:
• "Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña"
• "Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa"
• "Pololoak 3. Atxeritoko balada"
Patxiren garaiko gertaerak:
• 1998 - Ostiral santuko hitzarmena sinatu egin zen.
• 2006 - Romano Prodik Italiako hauteskundeak irabazi zuen.
Laburpena:
Xabi deituriko mutiko bat da protagonista. 6 urte daramatza erekziorik izan gabe eta H jaunaren kontsultara joatea gomendatzen diote. H jaunak esaten dio ez dela batere ona erekziorik ez izatea eta bere problemaren hasiera zerk duen galdetzen dio. Kontsulta asko eduki ondoren,azkenean, gutxi gora behera sendatzen da. Neska euskaldunak bakarrik gustatzen zitzaizkiolako bait zen bere arazoa. Neska euskaldunen usaia da gehien gustatzen zaiona. Eta orduan Xabinator sortzen da. Xabinatorrek neska euskaldunak salbatzeari ekiten dio.

Gaia:
Xabinatorek supereroiak neska euskaldunak salbatzen ditu eta salbatzen duen bakoitzari alua zurrupatzen die.
Nire ustez pertsonaia irreala eta erreala izan daiteke. Hasieran H jaunaren kontsultara joaten hasten denean, pertsona erreal bat izan daiteke. Baina hegan egiten eta neskak salbatzen hasten denean ezin da pertsona erreala izan.
Irakurketa ez da korapilatsua baina testu asko dauka irakurtzeko eta denbora osoan gauza berdinei buruz itz egiten du.
Hiztegia ulertzen erraza da. Badaude itz arraroak baina ez du zailtasun handirik irakurtzeko.
Ez zait asko gustatu ez duelako sentidu handirik. Hau da, alde batetik erreala da eta bestetik irreala eta hori ez zait gustatu.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>